XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2014ko
urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).
LEHENENGO MAILA.
ABADIÑO TALDE TXAPELDUNA: NAGUSITASUN HANDIA.
Rodrigo Sarralde Osua (2.193): 6’5 puntu 8 partidatan (% 81’25).
Alain Prieto Aranguren (2.173): 6’5 puntu 8 partidatan (% 81’25).
Yeray Galzagorri Uli (2.218): 6 puntu 8 partidatan (% 75).
Diego Sarralde Osua (2.143): 5’5 puntu 8 partidatan (% 68’75).
Alberto Garcia Martinez (1.578): Puntu
bat 2 partidatan (% 50).
Aritz Eder Elexpe (1.626 Euskal elokoa): 0 puntu
partida batean (% 0).
Abadiño ate handitik sartu zen
berriz Ohorezko Mailan. Nagusitasun handia erakutsi zuen. Ia erran daiteke bere
azkeneko bi arerioek zortea izan zutela, ordurako lanak eginak zituelako.
Rodrigo Sarralde Osua eta Alain
Prieto Arangurenen lan onean oinarritu zen taldea, batez ere. Hala ere, Yeray
Galzagorri Uli eta Diego Sarralde Osua ez ziren haiengandik urrun ibili. Talde
sendoa erakutsi zuen Abadiñok.
SESTAO B TALDE TXAPELDUNORDEA: SASOIAN AMAITU ZUEN.
Sergio
Trigo Urquijo (2.251): 5’5
puntu 9 partidatan (% 61’11).
Ivan
Alonso Alonso (2.157): 4 puntu
7 partidatan (% 57’14).
Javier
Marchena Hurtado (2.091): 5’5
puntu 8 partidatan (% 68’75).
Eneko Wu
Martin (2.112): 2’5 puntu 6
partidatan (% 41’67).
Alex
Rodriguez Gonzalez (1.976): 3’5
puntu 6 partidatan (% 58’33).
Sestao B hiru aldiz izan da txapeldun Lehenengo Mailan, igotzeko aukerarik gabe beti ere. Aurten balentria hori errepikatuko ez zuela garbi zegoen ia hasieratik. Hori bai, azkeneko txanpa ederra egin zuen eta txapeldunorde geratu zen. Urnieta igoko da, baina bere atzetik sailkatuta.
Jokalarien portzentaiak ez ziren izugarriak izan, baina erregulartasunak saria izan zuen. Onena Javier Marchena Hurtado izan zen (% 68’75). Sergio Trigo Urquijok hala nola defendatu zen lehenengo mahaian (% 61’11). Besteak apalago ibili ziren, baina Ivan Alonso Alonsok eta Alex Rodriguez Gonzalezek erraz gainditu zuten % 50eko langa.
URNIETA HIRUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: ONGI KOIPEZTUTA ARITU ZEN UNE ORO.
Josu
Agirre Canflanca (2.205): 5 puntu
9 partidatan (% 61’11).
Luis Angel Ortega Fuentes
(2.086): 5 puntu 8 partidatan (% 62’50).
Felix Manso Marquez (2.102): 5 puntu 7 partidatan (% 71’43).
Claudio Mendikute Fierro (2.084): 3’5 puntu 7 partidatan (% 50).
Eneko Martiarena Lizarribar
(1.968): 2 puntu 5 partidatan (% 40).
Ia txapelketa osoa eman zuen
igotzeko postuetan. Azkenean lortu zuen, baina Zonotzari soilik puntu erdia
aterata. Ederki ibili ziren Urnietakoak, euren talentua ongi ustiatuta. Emaitza:
Ohorezko Maila datorren urtean.
Felix Manso Marquez izan zen taldeko
onena (% 71’43). Claudio Mendikute Fierrok eta Eneko Martiarena Lizarribarrek
arazo gehiago izan zuten puntuatzeko: % 50 eta % 40, hurrenez hurren.
ZORNOTZA LAUGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: OHOREZKO MAILATIK PUNTU ERDIRA.
Zazpigarren txandan igotzeko
borrokatik kanpo geratu zela zirudien, Sestao B-ren aurka 3’5-0’5 galdu
ondoren. Behera begira jarriko zela ematen zuen.
Zornotzak hotz segitu zuen eta
Orvina B-ri 3-1 eta Egidazu-ri 1-3 irabazi ondoren, Ohorezko Mailatik oso
hurbil geratu zen. Puntu erdira, hain zuzen ere.
Denboraldi txukuna egin zuen, baina
igotzeko maila bazuela aurpegira dakioke. Azken batean, David Diez Fraile
(2.160), Luis Javier Arias Garcia (2.175), Pablo Padilla Cabero (2.149) eta
Mariano Diez Fraile (2.067) jokalariek talde sendoa osatzen dute.
CALASANZ BOSGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: EZKUTUAN IBILITA ERE, IGOTZEKO ZORIAN AMAITU ZUEN.
Calasanzeko jokalarien eloari
begiratuta, talde fidagarria zen. Iazko arazoak errepikatzerik izanen ez zuela
zirudien (jaitsi egin zen eta Ruta de Europa desagertzeak ekarri zuen berriro
Lehenengo Mailara). Jose Knor Jarillo (2.191), Carlos Pastor Pons (2.190),
Ander Marchena Hurtado (2.043) eta Daniel Otsoa de Eribe Martinez (1.979)
laukote indartsua da. Jaitsieratik urrun ibili zen, baina igotzeko borrokatik
oso gertu ez. Azkenean, ordea, puntu batera geratu zen. Azken aurrekoaren aurka
aukera ederra galdu zuen Ohorezko Mailara igotzeko (2-2 egin zuen azkeneko txandan
Peña Rey Ardid-en aurka).
KULTUR SUSTAPENA SEIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: HASIERA TXARRAK ZAMATUTAKO LANA.
Hasiera txarraren ondoren etengabe
murgildu zen jaitsiera saihesteko borrokan (iaz, ordea, azkeneko txandan galdu
zuen Ohorezko Mailarako txartela).
Taldeko zortzi jokalariak aritu ziren. Maila ona badute,
baina txandakatze hori ez zen onuragarria gertatu taldearentzat, emaitzei
begira. Dena den, jaitsiera saihestu zuen. Orvina B puntu erdira geratu zitzaion. Talde honek
azkena geratu zen Donibane Kirol Elkartea B-ren aurka egindako berdinketari
esker mantendu zen. Hurrengo urtean hasieratik gogor jo beharko du, antzeko
egoerarik ez bizitzeko.
ORVINA B ZAZPIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: TALDE IA OSOA JARRI ZUEN LANEAN, BAINA EZIN IZAN ZUEN
JAITSIERA SAIHESTU.
Miguel
Rada Equiza (2.275): Puntu
bat partida batean (% 100).
Juan
Jesus Mindegia Guruceaga (2.205): 0’5
puntu partida batean (% 33’33).
Gustavo
Jimenez Martin (2.148): Puntu
bat 2 partidatan (% 50).
Gonzalo
Mombiela Martinez (2.109): 1’5
puntu 3 partidatan (% 50).
Roberto Monje Peinado (2.052): 3 puntu 5 partidatan (% 60).
Mikel Ortega Lopez (1.981): 0’5 puntu 3 partidatan (% 16’67).
Egoi Hernandorena De la Cruz (2.020): 2’5 puntu 4 partidatan (% 62’50).
Javier Sevilla Subiza (1.994): 2 puntu 4 partidatan (% 50).
Emilio Monfort Cebrian (1.979): 0 puntu partida batean (% 0).
Javier Cinza Lopez (1.866): 2 puntu 6 partidatan (% 33’33).
Jonas Blanco Sisniega (1.793): 2 puntu 4 partidatan (% 50).
Pedro Rebole Arbea (1.726): 0 puntu 2 partidatan (% 0).
12 jokalari erabiltzea ez da seinale ona, batetik bestera maila jaisten delako. Orvinak bere figurak galdu zituen azkeneko txanpan eta hain gogorra den Liga batean hori ordaindu egiten da. Puntu erdia besterik ez zitzaion falta izan, baina porrota adierazten duen marra da hori. Datorren urtean Lehenengo Mailan arituko da, hala ere, Orvina Ak Nafarroako Txapelketan plaza lortu diolako, baina horrek ez du porrota gehiegi arintzen, porrota beti porrota izaten baita.
Jokalariak nabarmentzea ez da erraza, zenbakiak ez baitira onak. Dena den, Egoi Hernandorena De la Cruzek % 62’5 egin zuen eta Roberto Monje Peinadok % 60. Lau eta bost partida besterik ez zuten jokatu, ordea.
EGIDAZU ZORTZIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: AZKENEKO TXANDAN MIRARIRIK EZ.
Txapelketa osoa eman zuen jaitsierako postuetan. Hala ere, salbatzeko aukerekin iritsi zen azkeneko txandara, baina miraria ez zen gertatu: 1-3 galdu zuen Zornotzaren aurka. 3’5 puntu behar zituen, ordea.
Egidazu talde apaina izanik ere, ezin izan zion aurre egin Euskal Ligaren gogortasunari. Maila handiko txapelketa da.
REY ARDID BEDERATZIGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: TALDE HISTORIKOAREN GAINBEHERA.
Historiak ez ditu partidak irabazten. Palmares handikoa izateak edo talde historikoa izateak ez dio ezertarako balio izan Peña Rey Ardidi. Taldea ez zen erakutsitakoaren araberakoa bezain makala, baina putzu barruan hasieratik bukaeraraino ibili zen. Horrelako talde historikoak denborarekin berpizten dira. Horren zain geratuko gara.
DONIBANE KIROL ELKARTEA B HAMARGARREN SAILKATUTAKO TALDEA: EZ ZUEN NEURRIRIK EMAN.
Miguel
Argaya Urdaniz (1.944): 1’5
puntu 3 partidatan (% 50).
Carlos
Perez Marchal (1.972): 0’5
puntu 2 partidatan (% 25).
Javier
Perez Marchal (1.931): 4’5
puntu 6 partidatan (% 75).
Kiko Sanchez
Salazar (1.856): 2 puntu 5
partidatan (% 40).
Alvaro Reinaldo Soto (1.928): 0’5 puntu 2 partidatan (% 25).
Adrian Aldave Aguado (1.815): 2’5 puntu 4 partidatan (% 62’50).
Daniel Perez Alonso (1.697): 0 puntu partida batean (% 0).
Jesus Uriz Elizalde (1.616): 0 puntu 2 partidatan (% 0).
Eduardo Tuñón Gonzalo (1.653): 0 puntu 3 partidatan (% 0).
Daniel Lizarraga Rivas (1.596): 0’5 puntu 2 partidatan (% 25).
Javier
Lizuain Toni (1.516): 0’5
puntu 4 partidatan (% 12’50).
Hamaika jokalari erabilita, etekinik
ez, horrek adierazten duelako talderik onena ateratzerik ez dela izan. Emaitza
on gutxi eta haietako bat bere kalterako izan zen. Orvina B-ri berdintzeak
Orvina B jaistea ekarri zuen eta hurrengo urteko plaza berriz Orvina B-rentzat
izatea, Donibane Kirol Elkartea B-rentzat izan beharrean.
Javier Perez Marchal (% 75) eta
Adrian Aldave Aguado (% 62’50) izan ziren onenak. Gainontzekoek zenbaki kaskarrak pilatu zituzten. Kiko Sanchez
Salazar % 40ra, behintzat, iritsi zen eta Miguel Argaya Urdaniz % 50era.
2014-03-08.
Iturria: Euskal Xake
Federakuntza.